Blog hau haurrei buruz eta beraien garapenari buruz hitz egiteko eta horri loturiko bideo, irudi, testu... denetarikoak biltzeko sortu dut!!

Ez dagoelako haurtxoak hazten ikustea baino gauza politagorik!!!

2012/11/10

Liburu interesgarria!!

Iaz irakurritako liburu batekin gogoratu naiz, Carlos Gonzalezen "Besame  Mucho"! Oso interesgarria iruditu zitzaidan haurrak hezteko era desberdinak proposatzen zituelako betiere maitasunean oinarrituta. Irakurterraza izateaz gain ikuspegi berri bat zabal dezakeen liburua da eta horregatik inguruan haur txikiren bat dutenei gomendatzen diet, arazoren baten aurrean, agian gizon honek proposatzen duena lagungarri suerta daitekeelako. Honakoa edizioetako baten azala!!

1 comentario: