Blog hau haurrei buruz eta beraien garapenari buruz hitz egiteko eta horri loturiko bideo, irudi, testu... denetarikoak biltzeko sortu dut!!

Ez dagoelako haurtxoak hazten ikustea baino gauza politagorik!!!

2012/11/10

Arrautza dibertigarria!!!

Hona hemen arrautza jateko era dibertigarri bat!!

Osagaiak:
  • Arrautza bat edo arrautzak.
  • Oliba olioa.
  • Gatza (aukeran)
  • Tomatea (edo ketchup-a)
Nola egin:
  1. Olio pixkatxo bat berotzen jarriko dugu sartagin batean su baxu edo ertainean.
  2. Arrautza sartaginera botako dugu eta sardexka batekin zuringoa mugitzen joango gara gorringoa alboetariko batean gelditzeko asmoarekin.
  3. Behin eginda arrautza plater batera pasatuko dugu eta behin posizio egokian jarrita tomatearekin ilea, begiak, ahoa, alkandorako botoiak eta korbatatxoa marraztuko dizkiogu (horretarako lagungarria izan daiteke punta estua duen tramankuluren bat erabiltzea).

No hay comentarios:

Publicar un comentario