Guztiok dakigu askotan haurrei kosta egiten zaiela fruta jatea eta fruta hain garrantzitsua izatera beraien gorputzaren garapenerako (beste elikagai batzuen artean) haurrek fruta jan dezaten era dibertigarri hauek aurkitu ditut!! Oso era orijinal eta dibertigarriak iruditu zaizkit!! Hona hemen bat!!
Frutekin eginiko pabo erreala!!
Osagaiak:- Mahats gorriak.
- Mahats berdeak.
- Sagar bat (berdea edo gorria)
- Pintxo morunoak egiteko palotxoak. (8)
- Begi orijinal batzuk (pastelak egiten dituzten edozein aurki daitezke)
- Lehenik eta behin palotxoak hartuko ditugu eta mahats aleak sartuko ditugu koloreak tartekatuz, puntara iritsi arte. Horrela egingo dugu 8 palotxo guztiz bete arte. (Hauek izango dira gure pabo errealaren lumak)
- Platertxo edo bandejatxo baten gainean jarriko dugu sagarra, gorria edo berdea norberaren gustuen arabera. Kasu honetan gorria jarri da irudiari kolore biziagoa emateko. Sagarra kokatuta aurrerago egindako lumatxoak kokatuko ditugu sagarraren gainekaldean.
- Azkenik gure pabo errealari pikua jarriko diogu, mahats erdi kokatuko diogu aurrekaldean eta nahi izanez gero begiak goikaldean.

No hay comentarios:
Publicar un comentario