Betidanik uste izan dut haurrentzat jolastea baino gauza garrantzitsuagorik ez dagoela eta orain ere hala pentsatzen jarraitzen dut!! Nire aitonak beti esan izan ohi duen bezala "umiek euren sasoien, jolastu eta okerkerixak einbidabiez, ze ostantzien eztie umiek be!!. Pentsatzen dudan bakoitzean arrazoi gehiago ematen diot eta gaur egungo gizartea ikusirik haurrei jolasteko eskubidea kendu egiten diegula edo behintzat ez diegula horretarako hainbeste denbora ematen konturatzen naiz.
Haurretzat jolastea eralzionatzeko, mundua ikusteko eta esperimentatuz ezagutzeko era da eta gero eta gehiago zapaltzen dugu une hori. Eskoletan materia eman behar delako eta fitxak egin, kalean arratsaldeetan ingeleseko klasera joan behar delako eta etxean gurasoek astirik ez dutelako?? Horrela uste dugu haurrei egoki garatzeko aukera ematen ari garela?? Bada nire uste apalean oso oker gabiltza eta erreza ez den arren ezin dugu haurrei horrenbesteko onurak dakarzkien zerbaitekin horrela ibili.
Horrez gain gogoratu nahi nuke, guraso askok ahazten dutela beraientzat ere garrantzitsua eta baliagarria izan daitekeela beraien seme-alabekin jolastea, beraien haurtxoak hobeto ezagutu, nola dauden jakin edota zer gertatzen zaien jakiteko baliagarri gerta dakiekelako. Gainera beraiei gauzak irakasteko tresna oso interesgarria eta baliagarria da jolasa, besteak beste giroa ezin aproposagoa delako eta haurrek askoz azkarrago eta errazago ikasten dutelako beraiei gustatzen zaien bezala ibiliz.
Beraz, ez dezagun ahaztu jolasa oso garrantzitsua dela eta gure nahiak alde batera utziz, eman diezaiegun bereiei aukera bat gure ondoan baina beraien kabuz ikasi eta garatzeko!!
No hay comentarios:
Publicar un comentario