Blog hau haurrei buruz eta beraien garapenari buruz hitz egiteko eta horri loturiko bideo, irudi, testu... denetarikoak biltzeko sortu dut!!

Ez dagoelako haurtxoak hazten ikustea baino gauza politagorik!!!

2012/12/13

KUMALDI "Begirunez Hezi"


Gaurkoan, interneten kuxkuxeatzen nabilela aurkitu dudan guraso talde bati buruzko orria aurkezten dizuet. Kumaldi du izena eta errespetuzko hazierarekin konpromezua duten guraso talde batek 2012an sortutako elkarte bat da.


Kumaldi...-k

talde eta formakuntza zein hezkuntza ekintzen bidez familiak laguntzea  du xede. Kumaldi osatzen dugunok haziera taldetan parte hartu dugu eta amatasun/aitatasun esperientzia modu aktiboagoa, enpatikoago eta konszienteago batez bizitzeko eta partekatzeko beharra ezagutzen dugu.

HAZIERA LOTURAREKIN

Kumaldin adingabeek (nini, haur eta nerabeak) begirunezko tratua izateko, bere sentimentuak onartzeko, bere beharrak zein bakoitzaren garapen prozesu naturala errespetatzeko duten eskubidea defendatzen dugu. Horregatik, loturan oinarritutako haziera sustatzen dugu, honek garapen psikologiko, fisiko eta emozionalean dituen onurak oinarritzat hartuz. Ondorioz, elkarteak irizpide hauekin bat egin eta defendatzen ditu:
  • Haurdunaldi konszientea, errespetuzko erditze eta jaiotzeak.
  • Eskaeran oinarritutako edoskitzea
  • Umeen garapen emozionalerako ezinbestekoa den kontaktu fisikoaren beharra, besoetan eramateko garaiari garrantzia emanez zein umeak eramateko modu ezberdinei.
  • Haurren loaren prozesu naturalak eta lagunduta lo egiteko eskubidea (gurasoekin lo egitea)
  • Bakoitzaren garapena eta ikaskuntza erritmoa errespetatzen duten hezkuntza metodoak eta pedagogiak, eskola libreak eta etxean eskolarizatzeko aukerak barne.
Umeen garapen erritmoa zein prozesu naturalak errespetatzen dituzten harremanak sustatzeaz gain, errespetuzko harremanak maila guztietan hobetzeko lan egiten dugu: generoen arteko berdintasunezko harremanak, bortizkeriarik gabeko harremanak, inguruarekiko errespetua, etab.

KOMUNITATEA

Elkartea esperientziak, dudak, ezagutzak, etab. partekatzeko elkarguneak edota laguntza taldeak sortzeko helburuarekin sortu da. Elkarrekin ikasi eta hazteko, komunitate bat osatuz: elkartasunezko komunitate bat eta familiei lagunduko dien sare bat. Kumaldin modu horizontal eta demokratikoan funtzionatzen dugu, zuek guztiontzako lekua izanik eta edozein proposamenetara irekia. Partekatu nahi duzun ideia bat izan ezkero, ez dudik izan eta gure elkartearekin harremanetan jar zaitez: kumaldi.org@gmail.com Gure komunitatean familia hazten jarraitzea gustatzen zaigu eta beraz, gure “kumaldiko” kide izan nahi baduzu, jakin ezazu familia mota guztietara irekiak gaudela. Ezberdintasunak maite ditugu! Animatu zaitez gu ezagutzera eta gure ekintzetan parte hartzera! Eta bazkidea egin nahi baduzu, sakatu hemen

GAI INTERESGARRIAK

Loturazko hazkuntza eta honetatik eratorritako (edoskitzea, lotura, elkarrekin lo egitea, haurrak gainean eramatea,...) gaiez gain, beste gai hauen inguruan ere lan egin dugu edota lan egitea pentsatzen ari gara, gure intereskoak ere direlako: :
GARAPENA: lotura, negarra, logurea, psikomotrizitatea, estimulazioa,…
ELIKADURA: edoskitzea, elikadura osagarria, dieta eta ohitura osasuntsuak, …
OSASUNA: txertoak, gaixotasunak, prebentzioa, ohitura osasungarriak, ...
HEZKUNTZA: eskolarizazio goiztiarra, hezkuntza aukerak, pedagogiak, metodo eta hezkuntza baliabideak, eskola libreak, homeschooling…
KOMUNIKAZIO ETA FAMILIA HARREMANAK: bikotea, gurasoak eta seme-alabak, sexualitatea, gatazkak, krisiak, rolak,…
AISIA: jostailuak, jokuak, espazioak, baliabideak, bidaiak, topaketak, aukera alternatiboak, …
EKOLOGIA: jasangarritasuna, baliabide ekologikoak, etxebizitza, …
Hona hemen bere web orrialdea: http://www.kumaldi.org/eu/sobre-kumaldi

No hay comentarios:

Publicar un comentario